Berrerabiltzeko gauzetarako 24 edukiontzi jarri dituzte kaleetan

Aiarako Koadrilan, arropa botatzeko edukiontziak kendu dituzte. Horien ordez, berrerabiltzerako gauzak bota ahal izateko beste edukiontzi berri batzuk jarri ditu udalak.

Eskualdean 24 puntu jarri dituzte guztira. Amurrion adibidez 4 dira edukiontzi horiek Araba, Armurubenta, Iturralde eta Armurulanda-Eloxondon kaleetan kokatuak, hain zuzen. 

Aiarako Koadrilan, arropa botatzeko edukiontziak kendu dituzte. Horien ordez, berrerabiltzerako gauzak bota ahal izateko beste edukiontzi berri batzuk jarri ditu udalak.

Eskualdean 24 puntu jarri dituzte guztira. Amurrion adibidez 4 dira edukiontzi horiek Araba, Armurubenta, Iturralde eta Armurulanda-Eloxondon kaleetan kokatuak, hain zuzen. 

Edukiontzietan tratamendu berezi bat pasa ondoren berrerabili ahal izango den edozein gauza bota daiteke, hala nola, jostailuak, liburuak, etxeko tresnak, arropa, oinetakoak... Hau da, etxean erabili gabe egon daitezkeen eta zaborra sortzen duten hainbat gauza bota daitezke.

Arabako Foru Aldundiak eta Rezikleta-Kooperak kudeatuko dute zerbitzua eta gauzak birziklatu ez ezik, lanpostu berriak sortuko dituzte.

Edukiontzien kokapen guztiak

Hurrengo lekutan kokatu ditu Koadrilak 24 edukiontziak:

Laudio  (12)

  • Garbigunea.
  • Zumalakarregi 18 eta 40.
  • Txindoki kalea.
  • Gardeako eleizaren ondoan
  • Ugarteko kioskoa.
  • Aretako estankoa (Areta kalea).
  • Aretako semaforaren ondoan.
  • Jose Matia (tren geltokiaren aurrekaldean).
  • Latiorro eskola.
  • Landaluze kalea ( okindegiaren alboan).
  • Ardantza zahar kalea (institutuaren atzekaldea).

Amurrio (5)

  • Garbigunea.
  • Araba kalea.
  • Intxaurdi kalea.
  • Foruen kalea.
  • Iturralde kalea.

Aiara (3)

  • Luioandoko estankoaren ondoan.
  • Menagaraiko bidegurutzea.
  • Arespalditzako feriala.

Artziniega  (2)

  • El Palacio urbanizazioa.
  • Frontoia.

Okondo  (2)

  • Garaikoetxea etorbidea.
  • Frontoiaren aurrekaldea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide