Amurrioko Arku Kirol Taldeak asteburu honetarako bi txapelketa ezberdin antolatu ditu. Biak batean jokatuko dira. Batetik, Amurrioko Hiribilduaren Goikomendi IV Trofeoa eta bestetik, Liga autonomikoko 3Dko finala ere jokatuko da.
Goizeko 10:00ean emango zaio hasiera txapelketari Izarzan. Hiru kategoria lehiatuko dira txapelketan, senior, kadeteak eta infantilak. 26 tiro toki egongo dira eta hauek dira dibisioak: Arku long bow, senezkoa, biluzia, konposatua eta infantilak.
Seniorrentzat 15 euro kostatu du tiradak eta 8 infantilentzat. Gainera, Amurrioko Hiribilduaren Goikomendi Trofeoan urtero egiten duten babarrun bazkarian ere parte hartu daiteke 5 euro gehiago ordainduta.