Urtero moduan, Baranbion, urriaren hasieran Euskal Jaia ospatuko dute Belaiki Euskara Elkarteak eta Garrastatxuko Txosnak antolatuta.
Aurten, urriaren 3ean larunbatean izango da jaieguna eta hainbat ekintza egongo dira bertan.
Jon Maia eta Sustrai Colina
Jaiari hasiera emango zaio eguerdiko 14:30ean Garrastatxun bertan egingo den bazkariarekin. Jarraian, arratsaldeko 16:30ean Bertso saioa egongo da Garrastatxuko elizaren etxean Sustrai Kolina eta Jon Maiaren esku.
Jaiak ez du atsedenik izango eta 19:00ak aldera nahi duenak gorputza dantzan jarri ahalko du "Erdizka Lauetan" taldearen eskutik antolatutako dantzaldian.
Hainbeste dantza egin ostean, gaueko 21:00etatik aurrera Garrastatxuko Txosnan taloak jateko aukera egongo da gaueko 22:00etatik aurrera egongo diren kontzertuetarako indarrak hartzeko. Oraingoan Patx&Run eta Izatefaltsua izango dira giroa pil-pilean jarriko dutenak. Eta oraindik indarrak dituztenentzat musika ez da faltako gau osoan zehar.