Aurten urriaren 3an izango da Aterpe Eguna. Mendiko Lagunak elkarteak antolatutako eguna da eta Goizale aterpean (Tologorrin) izango dira ekintzak.
Lendoñogoikotik abiatuko da martxa goizeko 9:00ean. Tologorrira iristean, gutxi gora behera 10:30ean talde argazkia aterako dute. Ondoren 11:30ean herri kirolak buruko dituzte aterpean. Bitartean, 12:00ean, Galanperna dastaketa ere egongo da. Bukatzeko, “paellada” antolatuko dute bertaratzen diren pertsona guztientzako.