Siriako errefuxiatuen inguruko hitzaldia antolatu du Podemos Ahal Duguk

Aimar Gutierrez Bidarte 2015ko urr. 1a, 23:39

Orain Amurriok eta Podemos Ahal Dugu Amurriok hitzaldia antolatu dute, gaur, ostirala, Amurrioko kultur etxean 19:00etan errefuxiatuen exodoa eta gerrateak Sirian eta mendebalde hurbileko lurraldeetan utzitako ondorioen inguruan.

Antolatzaileek adierazi dute hitzaldiaren helburua dela errefuxiatuek bizi duten emergentzia egoera gizarteratzea; bai eta gerrak eragindako kalteak eta nazioarteko indarren interes geo-estrategikoak azaleratzea.

Suniva Martínez, CEAR-Euskadiko abokatua, eta Juan Sorin, Neword erakundeko kidea, izango dira hizlari. Suniva Martínez errefuxiatuen egoeraz eta Europar Batasunaren paperaz mintzatuko da, Juan Sorin, ordea, herri kurduaren egoera izango du aipagai.

Orain Amurrio, gainontzeko alderdi politikoekin batera, Amurrioko udalean, Siriako errefuxiatuen alde onartutako adierazpen instituzionaleko sinatzailea da. Haien hitzetan, adierazpen horretan jasotakoa bete dadin egingo dute lan. Laudioko eta Urduñako udalek ere antzeko adierazpenak onartu zituzten udal talde guztien onespenarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide