Amurrioko Tenis Sustraia taldeak ikastaro ezberdinak eskainiko ditu urritik ekainera. Ordutegi ezberdinetan egingo dira ikastaroak, bakoitzaren mailaren arabera. Taldeak bete arte izena emateko aukera dago.
Klaseak astearte, asteazkenen eta larunbatetan izango dira. Hau izango da ordutegia:
17:30-18:30 Txikitenis (4 urtetik aurrera)
18:30-19:30 Hastapena
19:30-20:30 Hobekuntza
20:30-21:30 Helduak
Asteburuetako ordutegia malgua izango da. Tenis Sustraiak talde murriztuak egingo ditu maila guztietara egokitutako klaseak eskaini ahal izateko.
Izena eman ahal izateko deitu hurrengo zenbakira 661 326 099 (Borja) edo bidali emaila tenis.sustraia@hotmail.com helbidera.