Saratxoko saihesbidearen proiektua "moldatu" egin behar da, EH Bilduren aburuz

Erabiltzailearen aurpegia Endika Diaz Garcia 2015ko ira. 29a, 18:44

Arabako EH Bilduk Saratxoko saihesbidearen proiektuaren inguruko prentsa oharra bidali du, herrian egon ostean. Proiektua moldatu behar dela azpimarratu du koalizioak prentsa oharrean.

Arabako EH Bilduk Saratxoko saihesbidearen proiektuaren inguruko prentsa oharra bidali du, herrian egon ostean. Proiektua moldatu behar dela azpimarratu du koalizioak prentsa oharrean.

EH Bilduren ustez, Amurriotik Urduñara doan errepidea moldatzeko mahai gainean dagoen proiektua “neurriz kanpokoa” da. EH Bilduko bozeramailea den Kike Fdez. de Pinedok, Nerea Martínez eta Ieltxu Orueta biltzarkideekin batera, EH Bilduko ordezkariekin, Urduñako Alkatea den Idoia Aginakorekin eta Saratxo 2.0 plataformako kideekin bildu zen, proiektuak "premiazko soluzioa" behar duela ondorioztatuaz, errepide horretatik milaka auto pasatzen baitira egunero. Gainera, azken urteotan istripu ugari izan dira Saratxoko errepidean.

Errepidea zabaltzeko Arabako Foru Aldundiak duen proiektua, baina, "gehiegikeria" da, Arabako EH Bilduren ustetan. Horregatik, proiektua bera moldatzeko konpromisoa hartuko dutela azpimarratu zuen Fdez. de Pinedok.

Zentzu horretan, gaur egungo proiektua bertan behera uztea eskatuko dio koalizioaren bozeramaileak Bide Azpiegituren Foru Sailari eta prozesu partehartzaile bat zabaltzea exijituko dio, Saratxoko biztanleekin talka berriro gertatu ez dadin.

Amaitzeko, hori guzti hori lege-agintaldi honetan egitea beharrezkoa dela azpimarratu du EH Bilduk. Alde batetik, segurtasuna bermatzeko eta, bestetik, "Arrastaria eta Urduñako garapen sozioekonomikorako funtsezkoa" delako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide