Kilometroak jaialdira joateko autobus zerbitzua eskainiko du udalak

Urriaren 4an izango da ikastolen aldeko Kilometroak jaia. Aurten Usurbilen izango da eta Amurrioko eta Laudioko udalek, bertaratzeko autobus zerbitzua jarriko dute.

Urriaren 4an izango da ikastolen aldeko Kilometroak jaia. Aurten Usurbilen izango da eta Amurrioko eta Laudioko udalek, bertaratzeko autobus zerbitzua jarriko dute.

Gehienez lau autobus aterako dira Amurriotik. Irteera 9:15ean izango da Araba kaletik eta itzulera, ordea, 19:00ean. Laudiotik 09:30ean aterako dira ibilgailuak institutuaren aurreko bus-geltokitik. Txartelen prezioa 8 eurokoa da eta irailaren 28 tik aurrera Kultur Etxean eskuratu ahal izango dira.

Laudioren kasuan udal euskara zerbitzuarekin harremanetan jarriz -944 034 890- eros daitezke tiketak.

Kilometroak 2015

Aurten Udarregi Ikastolak antolatzen du Kilometroak. Ikastetxe honek 700 ikasle ditu eta 1968an zabaldu zituen ateak. Egun osoko egitaraua antolatu dute, 9:30ean izango da zabaltze ekitaldia eta momentu horretatik aurrera irekita egongo da 5 kilometro eskaseko ibilbidea. Bost gunetan banatuko dute Usurbil. Ekintzen artean hauek dira nabarmenak: Erronka jolasaren frogak, umeentzako antzerkiak eta tailerrak... Kontzertuen artean, aldiz: Oxabi erromeria, Skakeitan, Betagarri, Eskean Kristo, Lain, Anai-Arrebak, Hesian, Oreka TX...

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide