Arabako hiru Artzain omenduko dituzte XXII. Artzain Egunean

Igande honetan, irailaren 27an, Amurrion ospatuko den XXII. Artzain Egunean Muniaingo Carmen Perez de Albeniz, Goiuriko José Meabe Eguiluz eta Agiñigako Jose Ramón Martínez Elejalde artzainak omenduko dituzte.

Hitzordua goizeko 10:00etan hasiko da eta arratsaldean amaiera emango diote ohiko artzain txakurraren txapelketarekin. 11:30 aldera Artzain omenduen ongietorria izango da eta 13:30etan egingo zaie aipatutako Arabako Artzainei omenaldia.

Jose Ramón Martinez Elejalde

Igande honetan, irailaren 27an, Amurrion ospatuko den XXII. Artzain Egunean Muniaingo Carmen Perez de Albeniz, Goiuriko José Meabe Eguiluz eta Agiñigako Jose Ramón Martínez Elejalde Artzainak omenduko dituzte. Hitzordua goizeko 10:00etan hasiko da eta arratsaldean amaiera emango diote ohiko artzain txakurraren txapelketarekin. 11:30 aldera Artzain omenduen ongietorria izango da eta 13:30etan egingo zaie aipatutako Arabako Artzainei omenaldia.

Carmen Perez de Albeniz

Gabirian (Gipuzkoa) jaio zen, 1945ean. Umetan, Gipuzkoa eta Araba artean bizi izan zen, ardiak negua Gabirian ematen zutelako, eta uda, berriz, Opakuako (Araba) larreetan. Hamar urte baino ez zituela, San Adrianeko tunela gurutzatu zuen ardiekin, Zalduondotik Zegamara belardi bila joateko.

Miguel Jauregi senarra Andoainen ezagutu zuen, eta batera ardien abeltzaintzari eutsi zion familia osatu zuten. 1970ean, bikotea Muniainera mugitu ziren eta bertan baserriko lanekin jarraitu zuten. Gaztak egiten hasi ziren, haiena izaten Idiazabal jatorri-deitura lortu zuen lehen gaztandegietako bat.

Gaur egun, seme zaharrenak lanbideari eutsi dio, eta hura arduratzen da baserriaz eta gaztandegiaz; hala ere, Carmenek lagundu egiten dio, ezin duelako bere bizitza baserritik urrun imaginatu.

José Meabe Eguiluz

Goiurin jaio zen, 1947an. Txiki-txikitatik maite izan ditu ardiak, nahiz eta haren familian abeltzainik ez egon. 3 urte zituenean, auzoko batek lehen arkumea oparitu zion; emea aukeratu zuen, artalde bat osatzea helburu. Handik urte batzuetara, Joséren artaldeak 700 abelburu baino gehiago zituen.

Beraz, hasiera-hasieratik argi izan zuten zertan lan egin nahi zuen; hala, bada, gaztaroa gurasoekin batera ardiak zaintzen eman zuen, Rosa Maria Soraluce ezagutu zuen arte. 1980an ezkondu ziren, eta bi alaba izan zituzten. Orain, erretiratuta dago, baina ardiak zaintzen jarraitzen ditu, nahiz eta ustiategia emaztearen izenean dagoen eta laster alaba gazteenaren izenean egongo den. Alabak familiaren ogibideari eutsiko dio, aitaren artaldea lurrarekiko lotura eta abereenganako maitasuna jaso baititu. Josék esaten duenez, jaio zenetik hiltzen den arte, beti izango du lotura sendoa ardiekin.

Jose Ramón Martinez Elejalde

Bilbon jaio zen, 1953an, eta Belandian (Urduña) hazi zen, baserrian, bertako lan guztiak egiten: behiak eta ardiak zaintzen eta lurra lantzen. 1982an Lourdes Menoyorekin ezkondu zen eta Agiñigara joan zen bizitzera. 24 urtez kamioilari aritu zen, abereak zaintzeari utzi gabe; kamioian ez zegoenean emaztea eta koinatua laguntzen zituen artaldea zaintzen eta Izarra gaztandegiari esnea saltzen; izan ere, bertako bazkide izan ziren enpresa itxi zuten arte.

Bi alaba izan zituzten, eta neskatoek zaintza eta abere-ustiategiko lana uztartu zituzten. Hobetzeko asmoz, artzain-eskolara joan ziren, eta 2001ean beraien gaztandegia ireki zuten. Orduan, Idiazabal nola Artzai Gazta izenez ezagututako gaztak egiten hasi ziren, 270 ardiko artaldearekin. Gaztandegiari Larrabe, SC izena jarri zioten; Gernikako gazta-lehiaketan bigarren saria eskuratu zuten behin , eta 2014an, berriz, lehen sari irabazi zuten.

Gaur egun, haiek dira eskualdeko esnetarako ardien lehiaketako irabazleak, eta gogo eta maitasun handiz jarraitzen dute lanean, kalitate handiko produktuak ekoizten eta beren lurra ezagutzera ematen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide