Bañueta kiroldegiko matrikulazioa doakoa izango da urriaren 15era arte

Erredakzioa 2015ko ira. 22a, 12:05

Amurrioko Bañueta kiroldegiak bazkide berriak lortzeko helburuarekin kanpaina berria abiarazi du. Urriaren 15etara arte matrikulazioak doakoak izango dira.

Herritarrek 60 euro aurreztu ahal izango dute. Hiru baldintza daude doako matrikulazioa egin ahal izateko. Batetik, 6 hilabeteko konpromisoa hartu beharko dute erabiltzaileek, 2016ko martxora arte kuotak ordainduz.

Bestetik hilabeteko kuota guztiak ordaintzea. Azkenik, aurretik ordaindu gabeko ordainagiriak ez izatea.

Kiroldegiko erabiltzaile zaharrek euren txartela berritu behar izango dute. Baina bezero berriek, fitxa osatu beharko dute eta argazkia gehitu.

Bazkide izatearen abantailak

Bazkide izateak hainbat abantaila ekartzen ditu. Batetik kiroldegiko azpiegitura guztiak erabili ahal izatea (igerilekuak, muskulazio gela, kantxa, “squash-a”, boulderra, erabilera anitzeko gelak, hidromasajea, sauna, bainu turkoa eta dutxa ziklonikoa).

Bestetik, urtarriletik aurrerako bazkideek udako igerilekuetarako doako sarrera izango dute. Horrez gain, kiroldegian eskainiko diren ikastaroetan lehentasuna eta deskontuak izango dituzte bazkideek.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide