Amurrioko “La casona” udal erakusta aretoan izango da lana eta museo birtuala ere izango da. Irailaren 30ean bukatuko da museo birtuala.
Proiektua nazioarteko lehiaketatik abiatuta sortu zen 2010ean, eta horren bidez Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 30 artikuluak irudikatuko dira zenbait bineta grafikoren bitartez. Museoaren helburua da adierazpena modu erraz eta dibertigarrian ezagutzeko eta aztertzeko aukera ematea.
Hasierako lehiaketara guztira 210 parte-hartzaile aurkeztu ziren eta 483 lan egin zituzten. Erakusketak, ordea, 30 bineta jaso ditu. Bakoitzarekin batera, bineta horren xede izan den Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren artikulua idatzita dago.