Josune Irabien Eudel-eko lehendakariordea izendatu dute

Erredakzioa 2015ko ira. 16a, 16:48

Euskadiko Udalen Elkarteak zuzendaritza berria onartu du gaur Durangon. Zuzendaritza berriaren eskutik Josune Irabien Amurrioko alkate jeltzaleak izango ditu lehendakari ordeari dagozkion ardurak. Bi lehendakari orde daude erakunde horretan.

Josune Irabien pozik agertu da izendapenarekin baina lan handia izango dela azaldu du: “Legealdi honetan udal legea, etxebizitza legea eta Zerbitzu Sozialen Eskutitzari aurre egingo beharko diegu eta aldaketak egongo dira derrigorrez”.

Euskadiko Udalen Elkarteak zuzendaritza berria onartu du gaur Durangon. Zuzendaritza berriaren eskutik Josune Irabien Amurrioko alkate jeltzaleak izango ditu lehendakari ordeari -bi daude erakundean- dagozkion ardurak.

Josune Irabien pozik agertu da izendapenarekin baina lan handia izango dela azaldu du: “Legealdi honetan udal legea, etxebizitza legea eta Zerbitzu Sozialen Eskutitzari aurre egingo beharko diegu eta aldaketak egongo dira derrigorrez.”

Eudel-eko lehendakariorde berriak goraipatu du erakundeak egiten duen lana: “oso lan teknikoa da eta udalerri txikiei, hau da, langile gutxi dituzten udalerriei, laguntza eta aholkularitza tekniko zerbitzu oso garrantzitsua eskaintzen die.”

Eudel-eko zuzendaritzan EAJ, PSE-EE eta PP ez ezik independenteek ere ordezkariak izango dituzte.

EH Bildurekin giro ona

Ezker Abertzaleak ez du Eudel-en parte hartzen aspaldi eta ez du, momentuz, ordezkaririk izango zuzendaritza berrian, baina Josune Irabienek azpimarratu du EH Bildurekin elkarlan giro ona sortu dela eta horrek ere poztekoa dela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide