Amurrioko Udalak Amurrio Hiribilduaren Paisaiaren Ekintza Plana idazten jarraitzen du. Aztertuko den paisaiaren diagnostikoa egin da, eta datozen asteetan zehaztuko dira planean proposatuko diren kudeaketa-neurriak. Jarduera adostuak izan daitezen eta amurrioarren nahiei erantzun diezaien, ezinbestekotzat jo du udalak herritarrek prozesuan parte-hartzea.
Irailaren 24an tailer bat egingo dute udaletxean arratsaldeko 18:30ean. Bi helburu ditu tailer horrek. Batetik, paisaiaren kalitatearen helburuak berrikustea eta egiaztatzea. Bestetik, identifikatutako eremu garrantzitsuenentzat kudeaketa-neurriak definitzea.
Herritarren batek gaiari buruzko zalantzarik izanez gero, Udalaren Herritarren Partaidetza Arlora jo dezake edo idatzi partehartzea@amurrio.org helbide elektronikora.