NAIARA OLABARRIETA ( Amurrio, 1978) Amurrio irristaketa klubeko kidea da. Orain dela 7 urte sortu zen kluba eta haiek dira igandeko patin eguna antolatzeaz arduratu direnak.
Zenbat prestona zaudete klubean?
Momentu honetan 50 pertsona inguru
Zuk noiztik daramazu klubean?
Ni duela gutxi hasi nintzen, urtebete edo horrela
Eta zergatik hasi zinen?
Alaba hasi zen irristaketa egiten eta nik klubeko jendea ezagutzen nuenez azkenean niri ere frogatzeko nahi hori piztu zitzaidan.
Igandean izango da 5.patin eguna. Zer prestatu duzue?
Beno ba eguna hasteko ibilbide txiki bat prestatu dugu. Hori, batez ere, umeentzat eta hasi berrientzako dela esango genuke, izan ere, 3 kilometrotako ibilbide erraza izango da. Ondoren ibilbide luzeago bat egongo da, 12 kilometrotakoa, hain zuzen ere.
Edonork parte hartu dezake baina martxa luzean aldaparen bat egongo da eta irristatzen jakitea gomendatzen dugu.
Hori bukatzean patinekin dantza gidatu bat egingo dugu. Horretarako Ainhoa Galdeano, lerroko gurpilen irristaketa artistikoan munduko txapelduna, etorriko da. Batez ere eguna disfrutatzeko eta ondo pasatzeko helburuarekin antolatzen dugu.
Igandeko egunetik zer nabarmenduko zenuke?
Aipatu dudanaz gain, bazkaria eta ondoren likore museora bisita egingo dugu. Bertan, ia denok ezagunak izango gara eta ziur nago oso ondo pasatuko dugula.
Baina, berez ibilbidean parte hartzea da onenena. Kanpoko jendeak Amurrio ezagutzeko aukera izango du eta hasiberriek praktika hartzeko aukera paregabea izango dute.
Aurreko urtearekin konparatuz berrikuntzarik al dago?
Ni iazkoan ez nintzen egon, baina oso antzekoak dira denak. Aldatu daitekeen gauza bakarra museoaren kontua da. Aurreko urtean museo berdinera joan ziren, baina, duela bi urte bizikleta museoan egon zirela uste dut. Amurrioko museoa ezberdinak bisitatzen ditugu.
Beste urte batzuetan zelako esperientzia izan da?
Entzundakoaren arabera denak oso pozik bukatu zuten. Aipatzeko da eguraldia ere oso garrantzitsua dela. Euria egiten baldin badu, irristatzen ohituta gaudenok beti ateratzen gara, baina, hasiberriak adibidez ez dira animatzen normalean. Iaz edo duela bi urte gertatu zitzaigun hori eta eguna ez da berdina izaten. Baina aurten eguraldi ona egin du beraz...
Eguraldi onarekin orduan zelako partaidetza espero duzue?
Beste urte batzuen modukoa. Gu 50 inguru edo gara, orduan ea 50-100 partaide arteko zifra hori lortzen dugun. Suposatzen dugu baietz, eguraldiak lagunduko baikaitu.
Urtean zehar zer da klubak egiten duena?
Orain arte ostiral arratsaldeetan Matiasen klaseak ematen ditugu, bai umeentzat eta baita helduentzat ere. Zerotik hasteko ere, badugu materiala jendeari utzi ahal izateko eta frogatu dezan.
Ondoren irristalari trebeenek, Euskadi mailan, zein kanpoan egiten diren hainbat frogetan parte hartzen dute.
Zein motako frogak izaten dira?
Denetarik dago. Gehienok froga herrikoietan parte hartzen dugu. Baina, badago jende trebeagoa eta prestakuntza handiagoa eskatzen duten frogetan parte hartzen dutenak ere.
Kanpora zoazte martxak egitera? Hau da, asko mugitzen zarete?
Bai hemen ere denetarik dago. Froga gehienetarako jendea nahiko mugitzen. Adibidez, Gasteizko Martin Fiz maratoia patinekin egitekora, Berlineko maratoira.
Landetara, izan ere, asteburu osoko froga bat egiten dute maiatzean. 220 kilometrotako froga da eta hemendik jende mordoa doa.
Kalafaten eta Alkañizen adibidez abiadurako zirkuitu batzuk daude eta hainbat lehiaketa egin dira bertan; hainbatetan joan gara. Horregatik esaten dut denetarik dagoela.
Noiz biltzen zarete zuek irristatzeko?
Ba lehen esan bezala ostiraletan klaseak ematen ditugunez ba egun aproposa da. Horrez gain, igandeetan ere, Matiasen ibiltzeko baimena dugu. Gero gure artean eguraldiaren arabera eta bakoitzaren eginbeharren arabera elkartzen gara. Gasteizera joaten gara buelta bat ematera edo herritik bertan... Eguraldiagatik errazagoa da udan geratzea neguan baino.
Uste duzu irristatzea gero eta indar gehiago duela?
Nik beste urte batzuekin ezin dut konparatu baina orokorrean egia da jende asko dagoela irristaketa praktikatzen duena. Laudion, adibidez, irristaketa artistikoa ematen hasi dira eta jendea badoa, beraz nik uste jende animatu egin dela. Gainera kaletik jende gehiago ikusten dudala uste dut.