Magiaren Nazioarteko Lehiaketa beste behin ere, Araban murgilduko da eta Amurrion izango da ostegunean. 27. edizioa da aurtengoa eta tailerra eta ikuskizunak antolatu dituzte.
Arratsaldeko 17:00etan izango da umeentzako hurbileko ilusionismoaren inguruko tailerra. Euskaraz izango da eta 7 urtetik gorako umeek parte har dezakete. Kultur Etxeko areto nagusia erabiliko dute horretarako eta parte hartu nahi dutenek, bertan eman behar izango dute izena.
18:30ean, ordea, hurbileko magia ikusteko aukera izango dute herritarrek herriko erdigunean eta baita Nagusi tabernan ere. Magialdiari amaiera emateko, “Morrison, el magnifico” saioa egongo da Antzokian 19:30ean.
Interesa duen orok gonbidapenak har ditzake Kultur Etxean.