Amurrioko udalak jakinarazi du prestatuko dela Siriako errefuxiatuei harrera egiteko. Josune Irabien alkateak adierazi du hartu beharko diren erabakiei aurre egiteko udalak dauzkan azpiegiturak eta bitarteko ekonomikoak aztertuko dituela.
Udal gobernu taldea eta oposizioko taldeak emango den laguntza zehazteko elkarlanean arituko dira hurrengo egunetan.
Alkateak nabarmendu du ezin direla ezer egin gabe geratu Siriako gatazka sortzen ari den dramaren aurrean eta gogoratu du Amurrio herri solidarioa dela. 90. hamarkadan Balkanetako errefuxiatuei harrera egin zieten eta Saharako herriari ere laguntza eskaintzen zaio. Gertatzen ari denaren ondorioz, udal gobernu taldeak azpimarratu du derrigorrezkoa dela elkartasuna erakusten jarraitzea.