Hanka bat baselizan eta herrian bestea dute Baranbioko Jaiek

Erredakzioa 2015ko ira. 7a, 10:04

Bi leku nagusitan ospatzen dira Baranbioko Andra Mari Txiki Jaietako ekintzak. Asko herrian bertan egiten dira, baina badaude baita Garrastatxuko baselizan egiten direnak ere, jaien azken egunean egingo de Paella lehiaketa edota Aiara Dantza Taldearen erakustaldia, adibidez.

Bi leku nagusitan ospatzen dira Baranbioko Andra Mari Txiki Jaietako ekintzak. Asko herrian bertan egiten dira, baina badaude baita Garrastatxuko baselizan egiten direnak ere, jaien azken egunean egingo de Paella lehiaketa edota Aiara Dantza Taldearen erakustaldia, adibidez.

Lehiarik ez aurten
Baina Baranbioko Andra Mari Txiki jaiak ezaugarritzen dituen ekintza bat egotekotan, herrien arteko herri kirolena da hori.

Duela zortzi urte egin zen ekimen hori lehenbizikoz, jaien antolakuntzan dabilen Jesus Mari Bernaolaren esanetan. “Giroa animatzeko eta jendea erakartzeko helburuarekin egin genuen”. Trontza, sokatira, zokor apustua... hainbat proba egin behar izaten dituzte parte hartzaileek, eta hainbat herritako taldeek hartu izan dute parte, Lezama edota Larrinbekoak kasu.

Aurten, baina, ez da herrien arteko lehiarik izango. Zergatik? “Lezamarrak falta direlako”, erantzun du Bernaolak, “beste herri bateko proba batzuetara joatea hitzartua zeukaten deitu genituenean”. Hala eta guztiz ere, Bernaolak ziurtatu du datorren urtean berriz ekingo diotela proba horiek antolatzeari, “parte hartzaileak badaude noski”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide