Bi behargin epaituko dituztela salatzeko kanpaina abiatu dute Tubos Reunidos enpresako langileek

Erredakzioa 2015ko ira. 4a, 09:06

Tubos Reunidos enpresako langileek bi lankideen aurkako epaiketaren kontrako kanpaina hasi dute dagoeneko. Horretarako mobilizazio egutegia zehaztu eta epaiketara joateko autobusa antolatu dute. Hori ez ezik kamisetak ere egin dituzte; “Ni ere zubian egon nintzen, hitzarmen duin baten alde” leloarekin.

Tubos Reunidos enpresako langileek bi lankideen aurkako epaiketaren kontrako kanpaina hasi dute dagoeneko. Horretarako mobilizazio egutegia zehaztu eta epaiketara joateko autobusa antolatu dute. Hori ez ezik kamisetak ere egin dituzte; “Ni ere zubian egon nintzen, hitzarmen duin baten alde” leloarekin.

Irailaren 10ean epaituko dituzte Gasteizen Tubos Reunidos enpresako bi langile. Batek 2 urteko kartzela zigor eskaerari egingo dio aurre eta besteak 6 hilabeteko zigor eskaerari. Babesa emateko irailaren 8an eta 9an txanda bakoitzean ordubeteko lanuztea gauzatuko dute enpresan -12:00etan, 15:00etan eta 22:00etan- eta irailaren 10ean, epaiketaren egunean, 09:00etatik 12:00ak arte elkarretaratzea deitu du langile batzordeak epaitegiaren aurrean. Greba egingo dute egun horretan.

Bi atxilotu eta zauritu bat

Epaituko dituzten bi langileak 2012an egindako greban atxilotu zituen Ertzaintzak. Orduan, Tubos Reunidos enpresako langileek gogor salatu zuten poliziaren jarrera, atxilotutako behargin bat zauritu eta beste bost grebalari identifikatu baitzituen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide