Aztarna elkarte etnografikoak bere ibilbide luzean bildutako argazkien lagina ikusgai jarri du La Casonan.
Aztarnaren erakusketa 40x50 zentimetroko irudiez osatuta dago eta erretratuek Amurrioko antzinako bizitza eta usadioak islatzen dituzte.
Erakusketa bisitatzeko La Casonara jo dezakete interesdunek asteartetik ostiralera arte. 10:00etatik 14:00ak arte eta 17:00etatik 19:00ak arte egongo da erakusketa zabalik.
Larunbatean eta igandean ere ikusteko parada egongo da baina goizeko ordutegian bakarrik.
Astelehenean -abuztuak 31- erakusketa kenduko dute, eta beraz, argazkiak ikusteko azkenengo aukerak izango dira.
Aztarnak 25 urte bete zituen iaz eta aspaldiko tresnak ez ezik, argazki ugari bildu, zabaldu eta kontserbatu ditu urte hauek guztietan.