2015eko Beldur Barik! Lehiaketako edizioaren topaketa eta sari banaketa Amurrion izango da.
Indarkeria matxistaren kontrako ikus-entzunezko lehiaketa da Beldur Barik! eta Emakundek eta Eudel-ek sustatu zuten 2009an. Araba, Bizkaia eta Gizpuzkoako Foru Aldundiek finantzatzen dute eta aldi berean Eusko Jaurlaritzak, EHUk eta EITBk babesten dute.
12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa da. Emakumeek pairatzen duten bazterketa eta indarkeria salatzea da bere helburua, gazteek egoera horri nola egiten dioten aurre islatuz.
Norbanakoek eta taldeek parte har dezakete lehiaketan, horretarako epea irailaren 11n abiatuko dute azaroaren 15ean ixteko. Bi kategoria egongo dira; 12-17 urte bitartekoa eta 18-26 urte bitartekoa.
Amurrioko udalak modu positiboan baloratzen du Beldur Barik! Lehiaketa. Estibaliz Sasiain zinegotziaren aburuz tresna garrantzitsua da gazteek indarkeria matxista identifikatu eta horren aurkako jarrera aktiboa izan dezaten.