Amurrioko udalak paisaiaren ekintza planean urratsak eman ditu eta jadanik diagnostikoa osatu du. Zenbait hedabidek erakundeak herritarrei egingo dizkien proposamenak zabaldu dituzte.
Eremuen berreskurapena
Herritarrek bere iritzia azaldu beharko dute hainbat ideien inguruan. Adibidez, Larrabeko zabortegi zaharrean erabilera anitzeko gunea -kirola, aisialdia, konpostajea eta birziklapena- eraikitzeko asmoa aurkeztuko diete.
Era berean, ibai ertzean dagoen iltze lantegi zaharra erabilera sozial, kultural eta ekologikora bideratu nahi dute -ibaiaren museoa bilakatuz, besteak beste-.
Begiratokiak
Bi begiratoki ere egitea proposatuko zaie herritarrei. Bat Mendigorrin kokatuta egongo litzateke. Lehenik eta behin bertan dauden antena telefonikoak kendu beharko lituzkete edo landarez osatutako pantailak jarri, paisian daukaten eragina hain bortitza izan ez dadin.
Letoben ere, hau da Basatxi eta Aresketa artean, begiratokia garatzeko asmoa luzatuko zaie amurrioarrei. Ekimen horrekin batera lorategi botanikoa landu beharko litzatekenahiko lukete Letoben zuhaitzak zainduz eta landatuz.
Eraztun berdea
Baina Amurrioko toki garaietan ez ezik, herriko inguru lauetarako ere egitasmoak prestatu dituzte, eraztun berdea, alegia.
Eraztunak Ugartebetxi-Abiaga-Salbio guneak lotuko lituzke alde batetik eta bestetik Mendigorri-Letobe-Aresketa.
Lan horiekin batera ibai ertzeko landareak berreskuratzeko lanak gauzatuko lituzkete.
Parte hartzea
Horri guztiari buruz erabakitzeko eta eztabaidatzeko tailer parte-hartzailea egingo dute udaletxean irailaren 24an 18:30ean.