Hedabideek jakinarazi dute Arabako Foru Aldundiak 381.497 euro erabiliko dituela Amurrioko zaharren egoitzako irisgarritasun eta segurtasun baldintzak hobetzeko.
Erakundeek aurreikusi dute lanek 5 hilabetez luzatzea eta prozedura irekiaren bitartez esleituko dituzte.
Irisgarritasuna eta segurtasuna
Irisgarritasunaren esparruan zenbait hobekuntza gauzatu nahi ditu Foru Aldundiak; logelen solairuetan -1. solairua eta 2. alegia- bi sute eremu egingo dituzte hall-ak eginez. Gainera, korridoreen aldeetan zabalera handituko dute.
Horretaz gain eskailera metaliko berria jarriko dute korridore baten muturrean. Eskailera berriak irisgarritasun baldintzak beteko ditu eta adibidez aulki gurpildunetako plataforma izango du.
Logelen ateen zabalera ere handituko dute -80 zentimetrotik 105 zentimetrotara- eta logela bikoitzetan oheen leku aldaketa ere emango da erabiltzaileen mugimendua errazteko.
Segurtasunari dagokionez elektrizitate, iturgintza eta suteen aurkako azpiegituretan hobekuntzak egingo dituzte, besteak beste.