50 edizio jaiei koreografia jartzen

Erredakzioa 2015ko abu. 14a, 07:22

Ez da txikia euskal dantzek Amurrioko Jaietan duten garrantzia: 50. edizioa izango baitu aurten Aurresku eta fandango eta arin-arin Txapelketak. Lehiaketa zaharra da, beraz, baina oraindik ere osasuntsu dago. “Harrera ona izaten du, eta parte hartze handia”, ziurtatu du Aiara Dantza Taldeko kidea den Iraia Aspuruk.

Ez da txikia euskal dantzek Amurrioko Jaietan duten garrantzia: 50. edizioa izango baitu aurten Aurresku eta fandango eta arin-arin Txapelketak. Lehiaketa zaharra da, beraz, baina oraindik ere osasuntsu dago. “Harrera ona izaten du, eta parte hartze handia”, ziurtatu du Aiara Dantza Taldeko kidea den Iraia Aspuruk.

Dantza talde horrek antolatu du lehiaketa azken 30 urteetan (taldea bera sortu zenetik bertatik). Lehenago nork antolatzen zuen, baina, ez dago argi. “Aiara Dantza Taldea sortu genuenean konturatu ginen lehiaketa jada bazegoela”, oroitu du taldearen hastapenetan aritutako Aitor Alavak, eta azaldu du aitzinean horrelako lehiaketak “modu espontaneoan” sortzen zirela, jai-giroan. “Badaude txistulari eta dantzari batzuen aspaldiko testigantzak, eta baita argazki zaharren bat ere”.

Dantza erakustaldia
Txapelketa abuztuaren 16an izango da, San Rokeko zelaietan. Egun bat lehenago, berriz, dantza-zaleek beste zita garrantzitsu bat izango dute, udaletxe aurrean: Aiara Dantza Taldeko kideen erakustaldia. “150-200 dantzari inguruk hartzen dute parte eta urtean zehar ikasitako guztia erakusteko erabiltzen dugu”, Aspururen esanetan.

Jendearen harrera “oso ona” dela azpimarratu du dantza taldeko kideak, “150 aulki jartzen ditugu eta hala ere beste bi errenkada gehiago osatzen dira”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide