"Larrabeko jaiak duela 55 edo 56 urte ospatzen dira eta lehen oso garrantzitsuak ziren"

Erredakzioa 2015ko abu. 18a, 10:00

IÑAKI ALVAREZ (Amurrio) Larraben bizi da eta txikitatik ezagutu ditu auzoko jaiak. Orain berak, besteak beste, antolatzen ditu eta horren inguruan mintzatu da.

Non ospatzen dira Amurrion San Bartolome Jaiak?

Larrabe auzoan. Jaien aldetik Amurrion ohitura zaharrena berak duela izango nuke. 55 edo 56 urtez ospatzen da jaia eta zentzu horretan oso zaharra da. Amurrioko zaharrenen artean dagoela esango nuke.

IÑAKI ALVAREZ (Amurrio) Larraben bizi da eta txikitatik ezagutu ditu auzoko jaiak. Orain berak, besteak beste, antolatzen ditu eta horren inguruan mintzatu da.

Non ospatzen dira Amurrion San Bartolome Jaiak?

Larrabe auzoan. Jaien aldetik Amurrion ohitura zaharrena berak duela izango nuke. 55 edo 56 urtez ospatzen da jaia eta zentzu horretan oso zaharra da. Amurrioko zaharrenen artean dagoela esango nuke.

Nik 8 urte nituenetik ezagutzen dut. Aspaldi oso jai handia zen. Auzoko jaien esparruan garrantzitsuena zela uste dut. Jende ugari hurbiltzen zen Larrabera. Gazteria berezirik, gazte guztiak etortzen ziren eta.

Dena den garaiak aldatzen doaz eta data dela eta nik uste jendeak abuztu amaieran jai nahiko izan dituela eta nekatuta dago.

Nork antolatzen ditu San Bartolome Jaiak?

Lehen pertsona geunden eta iaz auzo elkartea sortu genuen. Larrabek ez ezik Mendikok eta Letobek ere parte hartzen dute elkartean.

Elkartea sortu genuen alde batetik hobeto antolatzeko eta bestetik auzoaren alde zerbait egiteko, Eusko Jaurlaritzari diru-laguntzak eskatuz.

Egia esanda 4 pertsona gara, baten batek laguntzen du, baina gure artean buru apurtzen dugu jaia ahalik eta hoberen egin dezagun.

Nola finantzatzen dituzue auzoko jaiak?

Udalak 1.700 eurorekin laguntzen du. Urtez urte murrizketak ditugu, duela urte batzuk 2.000 euroko laguntza genuen eta.

Horrekin eta zenbait auzokidek ematen duten diruarekin eta txosnan lortutakoari esker ordaintzen dugu guztia.

Lortzen dugun dirua auzoak zerbait behar izatekotan erabiltzen dugu.

Zein da jaien helburu nagusia?

Aspaldi, jaia hasi zenean helburua zen auzoa piztea zen, auzoak jai eguna izan zezan. Garai horietan santu bat erosi zuten -San Bartolo, alegia- eta birjin bat ere ateratzen zuten.

Egia esanda, dirua lortzea ez da jaien helburua. Asmoa da jaiaren ohitura mantentzea, hainbat urtez egin da eta jarraitu nahi dugu horrekin.

Aurten zer nabarmenduko zenuke egitarauari dagokionez?

Urte garrantzitsuenen artean egongo da. Adibidez, bi musika talde arituko dira. Egun batean Liskerrek joko du eta hurrengoan auzoko duo bat izango dugu; Rafa eta Sabino.

Umeentzat ahalegina egin dugu. Bilboko Magoen Eskolatik mago bat ekarriko dugu eta nola ez, jokoak, puzgarriak, betizuak... izango dituzte, beti bezala.

Aurrekontua gaindituko dugu baina espero dugu dena ondo joatea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide