Itoitz, Austin Powers-en soinu banda, folk-a... txistu alardean

Erredakzioa 2015ko abu. 13a, 11:23

“Gu entzutera lehenbiziko aldiz gerturatzen direnak harrituta geratzen dira”. Hala ziurtatu du Christian Alemany-k, abuztuaren 14ko arratsaldean egingo den txistularien kontzertuaz galdetuta.

“Denetarik joko dugu”, aurreratu du kontzertuaren zuzendariak, “Itoitzen ‘Lo egin’ abestiaren bertsio batetik Austin Powers-en soinu bandaraino”. Ohiko euskal folk doinuak ere jorratuko dituztela gaineratu du musikariak, baina ‘Agur jaunak’ abesti klasikoari, adibidez, “ukitu berezi” bat emango diotela aurreratu du.

Amurrioko Musika Eskolak prestatzen du kontzertua. “Sei urte inguru dira emanaldia antolatzen dugula”, azaldu du Alemanyk, baina azpimarratu du “aspalditik” datorren zerbait dela Amurrioko Jaietako txistularien alardearen ekimena.

50 musikari inguru
Orotara 50 musikari inguru bilduko dira Guk eskulturaren aurrean kontzertua eskaintzera. Txistulariak amateurrak direla azaldu du Alemanyk, “emanaldirako abestiak ikasturte osoan zehar prestatzen dituzte, musika eskolan”. Hortaz gain, emanaldian bi abesbatzek hartuko dute parte: emakumezkoen batek eta umeen beste batek.

Baina kontzertuaren sonoritatea ez da txistu eta ahotsera mugatuko: baxu, gitarra, teklatu, bateria zein haizezko instrumentuz osatutako talde profesional batek emango baitio azken ukitua emanaldiari.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide