Bihar Amurrion zezenketen aurka mobilizatzeko deia egin dute

Erredakzioa 2015ko abu. 14a, 17:19

"Festak ospatu, animaliak askatu" lemapean elkarretaratzea deitu dute bihar, abuztuak 15 arratsaldeko 18etan, Amurrioko zezen plazan. Udalerrian zabaldutako deialdian tortura ez dela jai bat aldarrikatzen dute antolatzaileek. Ez da lehenengo aldia Amurrioko jaietan zezenketen aurkako mobilizazioak egiten direna. 2013 urtean herritar talde batek zezenketak diru publikoarekin ez finantzatzeko sinadura bilketa abiatu zuten eta 1427 sinadura batu zituzten.

"Festak ospatu, animaliak askatu" lemapean elkarretaratzea deitu dute bihar, abuztuak 15 arratsaldeko 18etan, Amurrioko zezen plazan. Udalerrian zabaldutako deialdian tortura ez dela jai bat aldarrikatzen dute antolatzaileek. Ez da lehenengo aldia Amurrioko jaietan zezenketen aurkako mobilizazioak egiten direna. 2013 urtean herritar talde batek zezenketak diru publikoarekin ez finantzatzeko sinadura bilketa abiatu zuten eta 1427 sinadura batu zituzten.

Orain Amurrio taldea ere zezenketan aurka agertu zen jaien atarian bidalitako ohar batean: "Orain Amurriok justizia sozialean eta animaliekiko zein ingurumenarekiko justizian oinarritzen den jendartea eraiki nahi du, hori dela eta, animalien eskubideak urratzen dituzten ekintza guztien aurka gaude". Gainera, udalak diru publikoko ia 24.000 euro zezenketetarako edota animaliak tratu txarrak jasaten dituzten ekintzetarako erabiltzen dituela salatu zuen taldeak.

Amurrio Guk Bai taldeak ere oharra zabaldu du gaiaren inguruan eta ragarri du zezenketen edo jaien laikotasuna bezalako gaien aurrean erabakitzeko prozesu parte hartzaile lotesle bat abiatuko dutela, "amurrioarrek eurek erabaki dezaten euren jarrera, eta ez Euskadi zein estatu mailako alderdien irizpideen arabera".

Zabaldutako oharrean Amurrio Guk Bai taldeak adierazi du eurak ez direla ez kontra ez alde lerrokatuko amurrioarren iritzia jakin arte, eta beraz ez dutela zezenketen aurkako abuztuaren 15eko elkarretaratzea parte hartuko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide