Koadrilak pregoilari: Mende erdiko lanaren errekonozimendua

Erredakzioa 2015ko abu. 11a, 09:40

Aurten jaien protagonistak koadrilak direla esatea ez da klixe soila izango. Amurrioko Jaietako txupinazoan koadrila bakoitzeko ordezkari bat igoko da Udaletxeko balkoira, eta guztien artean irakurriko dute pregoia.

Aurten jaien protagonistak koadrilak direla esatea ez da klixe soila izango. Amurrioko Jaietako txupinazoan koadrila bakoitzeko ordezkari bat igoko da Udaletxeko balkoira, eta guztien artean irakurriko dute pregoia.

Pregoilari izatea ez da izan baina, Amurrioko koadrilek aurten jaso duten errekonozimendu bakarra. Martxoan Urrezko Guk Saria eman zitzaien, “jaiak dinamizatzen eta bultzatzen” egiten duten lanaren aitortza gisa.

Saria emateko Amurrioko Antzokian egin zen ekitaldian ere, koadrila guztietako ordezkariak igo ziren oholtzara. El Boli, Herriarenak, Dantzalagunak, Trot-art eta Euskotarrak dira Amurrioko koadrila nagusiak. Azken biak dira zaharrenak, aurten mende erdi betetzen baitute biek.

Ekintza ugari
Koadrilen jarduna, baina, ez da pregoia irakurtzera mugatuko. Beste hainbat ekintza ere egingo dituzte. Txupinazoa baino sei ordu lehenago izango da ohiko Koadrilen aurkezpena. Umeen Egunean, berriz, txokolatea prestatuko dute.

Logikari jarriki, “Koadrilen eguna” izango da eurentzako zitarik garrantzitsuenetariko bat. Bazkaria eta ginkana egingo dituzte egun horretan. Baina ekintzarik ikusgarriena abuztuaren 16ko gauean egingo dute. Udan koadrila bakoitzak eraikitako karrozen desfilea egingo baita gau horretan, zinez ikusgarria.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide