Aurreko astean Amurrio Klubaren hiru berrikuntzak jakin genituen. Oraingoan hiru fitxaketa berri egin ditu. Berrikuntza eta fitxaketa hauekin kluba prest dago denboraldiaurrea hasteko.
Batetik, Mikel Elejalde izango da fitxaketako bat. Bera Urduñako erdilaria da. C.D Urduñan jokatu du orain artea.
Bestetik, David Calleja gasteiztarra fitxatu du klubak. Bera ere erdilaria da.
Bukatzeko, Dani Perez artziniegarraren fitxaketa egin du klubak. C.D Laudion aritu da, nahiz eta aurreko denboraldian etenaldi bat izan zuen.
Klubaren berrikuntzak
-Eneko Banderas Nuñez(26-2-1996): Laudioko eskumako hegalekoa. Amurrio klubarekin jarrian igaroko duen 5. denboraldia izango da. Horri Amurrio B-an jokatutako beste bi denboraldi gehitu behar zaizkio.
-Unai Galdos Larrondo(23-08-91): Orozkoko zentrala. Amurrio Klubean egingo duen 2. denboraldia izango da, baina aurretik Amurrio B taldean aritu da denboraldi batzuetan.
-Ander Benito Sasiain(01-11-90): Amurrioko zentrala. Amurrio Klubean egingo duen 3. denboraldia izango da. Aurretik denboraldi bat eman ditu aurreko etapan. Gainera, Amurrioko oinarrizko futbolaren kategoria guztietatik pasatu da.