“Iguarrakoa sortu genuenean ez genekien zenbat iraungo zuen”

Txabi Alvarado Bañares 2015ko abu. 10a, 10:00

AITOR ALDAMA MURGA (Amurrio, 1965) izan zen, Laudioko beste eskultore batekin batera, Amurrioko Jaietako maskota sortu zuena, 1990. urtean. Iguarrakoa berritzen topatu dugu, elkarrizketa egitera joan garenean.

Iguarrakoa konpontzen topatu zaitugu. Ohikoa da horrelako mantentze lanak egitea?

AITOR ALDAMA MURGA (Amurrio, 1965) izan zen, Laudioko beste eskultore batekin batera, Amurrioko Jaietako maskota sortu zuena, 1990. urtean. Iguarrakoa berritzen topatu dugu, elkarrizketa egitera joan garenean.

Iguarrakoa konpontzen topatu zaitugu. Ohikoa da horrelako mantentze lanak egitea?

Ez, egiten den lehen aldia da. Iaz zati bat egin genuen eta aurten iaz bukatu gabe utzi genuen zatiari ekin diogu. Iaz buztana berritu genuen, hori baitzen izorratuen zegoen zatia, aparrez egina baitzegoen.

Aurten, berriz, hegalen azpiko zatia egiten gabiltza, hori ere aparrezkoa baitzen. Bi zatiak beirazko zuntzekin berregin ditugu, material horrekin egina baitaude Iguarrakoaren gainontzeko atalak, eta urteetan zehar oso ondo mantendu den materiala delako zuntza.

Iguarrakoa berritzen dugun lehen aldia da hau”

Oso izorratua zegoen Iguarrakoa?

Bai, aparra bai. Urteen poderioz desegiten joan da. Baina beirazko zuntza jarrita beste hogei urtez arazorik gabe jarraitu ahalko duelakoan gaude.

Asko iraun du Iguarrakoak. Baina sortu zenutenean ez zenuten uste gaur egun arte iraungo zuenik.

Ez, ez. Egin genuenean ez genuen oso argi Iguarrakoarena urte baterako, birako edo zenbaterako kontua izango zen. Baina ikusi da jendeak gustuko izan duela eta, horrela, Iguarrakoa ateratzearen tradizioa urteetan zehar mantendu dela.

Eta nola sortu zen ideia?

Koadrilek jaietarako abesti bat egin zuten, eta kanta horri loturiko maskota bat sortzea bururatu zitzaien. Abesti horrek eman zizkigun maskota diseinatzeko pistak. Zirriborro bat aurkeztu nuen: narrasti eta hegazti baten nahasketa zirudien piztia bat, itxura maltzur apur bat zuena. Koadrilei ideia gustatu zitzaien eta hori izan zen egin nuena. Beirazko zuntzarekin egin nuen, Laudioko Carlos Vazquez-ekin batera.

Koadrilek jaietarako abesti bat egin zuten, eta kanta horri loturiko maskota bat sortzea bururatu zitzaien”

Zer zuen abestiak horrelako piztia bat irudikatzen zuena?

Abestiak zioen festetan gauean apur bat tronpaturik baldin bazoaz Iguarrakoak ziztatu zaitzakeela. Hori zen ideia, pizti ilun eta gautar bat sortzea.

Orain jaietako “ikur ofiziala” bilakatu da.

Bai, badirudi jada ezin dela jaien hasiera Iguarrakoaren jaitsierarik gabe irudikatu. Hasierako asmoa txupinazoari xispa apur bat ematea zen, maskota batekin. Gasteizko Zeledonetik etorri zen, seguru asko, horrelako zerbait egitearen ideia. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide