Hiru urteurren ospatuko dituzte Amurrioko jaietan

Erredakzioa 2015ko abu. 8a, 17:29

Alde batetik, koadrilen artean Euskotarrak eta Trot-Art koadrilek 50 urte betetzen dituzte aurtengo jaietan. Bestalde, Iguarrako maskotak ere urteak betetzen ditu, 25 hain zuzen ere.

Iguarrakoa 1990.urtean jaio zen Trot-Art eta Euskotarraken koadrilen eskutik. Haien 25 urteurrena zenean asmatu zuten maskota honen izaera. Ordutik Iguarrakoak urteak daramatza Amurrioko jaien lekukoa izaten.

Alde batetik, koadrilen artean Euskotarrak eta Trot-Art koadrilek 50 urte betetzen dituzte aurtengo jaietan. Bestalde, Iguarrako maskotak ere urteak betetzen ditu, 25 hain zuzen ere.

Iguarrakoa 1990.urtean jaio zen Trot-Art eta Euskotarraken koadrilen eskutik. Haien 25 urteurrena zenean asmatu zuten maskota honen izaera. Ordutik Iguarrakoak urteak daramatza Amurrioko jaien lekukoa izaten.

Aipatutako bi koadrilek ospakizun berezia egingo dute bere urteurrena ospatzeko. Abuztuaren 16a izango da haien eguna. Hasteko elkarrekin meza berezi batera joango dira, jada haien artean ez dauden koadrilako kideak oroitzeko.

Horrez gain, meza ondoren, koadrila bakoitzak bere aldetik bazkari bat egingo du koadrilako belaunaldi guztientzako. Euskotarrekoena San Anton Plazan izango da eta 20 euroren truk bazkaldu ahal izango dute helduek, haurrek berriz, 12 euroren truk. Trot-Artekoek, ordea, Santa Maria parrokiaren inguruetan egingo dute eta helduek 25 euro ordaindu behar izango dituzte, umeek, ordea, 10.

Liburuen argitalpena

Bai Euskotarra eta baita Trot-Art koadrilakoek ere, liburuak argitaratu dituzte. Haien 50 urte horietako ibilbidea erakusten dute liburuek. Gainera, Euskotarrak argitaratutako liburuan ere, Amurrioko bizitza ere islatzen du. 20 euroren truk eros daitezke herriko hainbat komertziotan.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide