Aurtengo jaietara begira jarri da Orain Amurrio. Alderdiak argi eta garbi azaldu du zezenketen eta ekintza erlijioetan parte hartzearen aurka dagoela.
Alderdiak justizia sozialean eta animaliekiko zein ingurumenarekiko justizian oinarritzen den gizartea eraiki nahi du. Hori dela eta, animalien eskubideak urratzen dituzten ekintza guztien aurka agertzen dira alderdikideak. Gainera, udalak diru publikoko ia 24.000 euro zezenketetarako edota animaliak tratu txarrak jasaten dituzten ekintzetan erabiltzen dituela salatu du.
Horrez, gain, Orain Amurriok, laikotasuna bultzatzeko konpromiso politikoa hartzen duela ziurtatzen du. Beste erlijio denak errespetatzen ditu alderdiak, baina, kontzientzia askatasunean oinarritutako sistema demokratikoa sustatu nahi du.
Eraso sexisten aurka
Orain Amurrio eta Guk Bai alderdiak, herritarrei jaiaz gozatzea luzatu nahi diete. Baina, beste batzuen artean, datozen jai hauetan eraso sexisten aurka ere agertu dira. Ez dituzte ez bereizketarik, ez erasorik nahi. Jaietan berdintasuna nagusitzea nahi dute bi alderdiek. .