Nerbioiko Parke Linealaren eta Amurrioko eguneko zentroaren alde konprometitu da Ahaldun Nagusia

Erredakzioa 2015ko abu. 3a, 15:32

Gaur eguerdian bildu da Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nagusia Josune Irabien Amurrioko alkatearekin. Iragan astelehenean Laudioko alkate den Natxo Urkixorekin izan zuen bilera. Topaketaren ostean, komunikabideei zenbait adierazpen egin dizkie Diputatuak.

Gonzalezek adierazi du bilera “giro atseginean” eman dela, “Udalaren eta Aldundiaren arteko erabateko elkarlanarekin”. Jarraian, herriaren egoeraren inguruan mintzatu dira alkatea eta Ahaldun Nagusia, eta etorkizunera begirako erronkak zehazteari ekin diote jarraian.

Bi erronka nagusi

Gaur eguerdian bildu da Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nagusia Josune Irabien Amurrioko alkatearekin. Iragan astelehenean Laudioko alkate den Natxo Urkixorekin izan zuen bilera. Topaketaren ostean, komunikabideei zenbait adierazpen egin dizkie Diputatuak.

Gonzalezek adierazi du bilera “giro atseginean” eman dela, “Udalaren eta Aldundiaren arteko erabateko elkarlanarekin”. Jarraian, herriaren egoeraren inguruan mintzatu dira alkatea eta Ahaldun Nagusia, eta etorkizunera begirako erronkak zehazteari ekin diote jarraian.

Bi erronka nagusi

Erronka horietako bi azpimarratu ditu Gonzalezek komunikabideen aurrean. Bata, Nerbioiko Parke Linealaren obrekin jarraitzeko apustua. “Azken lau urteetan horretan aritu gara, eta lege-agintaldi honetan ere horretan jarraitzeko asmoa dugu”.

Beste erronka zerbitzu sozialak mantentzearena izan da, eguneko harretarako zentroari begirakoak batez ere. “Alkateak zentro horren egoera zein den azaldu digu eta ikusi dugu zerbitzu horren eskaria zentro horrek asebete dezakeena baino handiagoa dela”, adierazi du Gonzalezek. Horregatik, “zentroaren azpiegituren” eta “Amurrioko zerbitzu sozialen” hobekuntzan pausoak emateko konpromisoa azaldu du Ahaldun Nagusiak.

Balizko “neurrizko igoera” aurrekontuetan

Gonzalezek azaldu du Amurrio eta Laudio direla “Arabako gunerik industrializatutakoenak” eta, ondorioz, “krisiak gehien zigortu dituenak”. Hala ere, jakinarazi du ematen ari dela igoera bat kontsumoan eta enpleguan, “oso igoera geldoak” badira ere. Hori dela eta, “enplegu planekin” lan egiteko asmoa adierazi du Ahaldun Nagusiak.

Zergen bilketari dagokionez, “zuhurtzia” eskatu du Gonzalezek. “Oraindik goiz da zenbat diru bildu den jakiteko. Orain arte lortutako emaitzak positiboak dira, baina irailera arte ezingo dugu 2016rako aurreikuspena zein izango den zehaztu”. Dena den, aipatu du berak ez duela uste “poztasun handiko” urtea izango denik, aurrekontuetan agian “neurrizko igoera” bat eman daitekeen arren. Baina argitu du lortzen den dirua ondorengo bi lehentasunetara bideratu beharko dela: ekonomiaren berraktibaziora eta zerbitzu publikoen kalitatearen mantentzera.   

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide