"Orain arte egin dudan lasterketa guztietatik gogorrena izan da"

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno 2015ko abu. 5a, 11:00

JOSEBA OTAOLA (1999, Amurrio) Amurrioko txirrindulari kadetea da eta oso denboraldi ona egin du aurten. Espainiako Txapelketan aritu da eta 3. postua lortu du. 

JOSEBA OTAOLA (Amurrio,1999) Amurrioko txirrindulari kadetea da eta oso denboraldi ona egin du aurten. Espainiako Txapelketan aritu da eta 3. postua lortu du. 

Espainiako txapelketan 3. postua lortu duzu. Zer sentitu zenuen horretaz jabetu zinenean?Hasieran ez nekien 3. postuan geratu nintzenik. Nire anaiak ezan zidan, baina, jabetu nintzenean zirrara handia sentitu nuen.

Zelako deskribapena egingo zenuke txapelketa horren inguruan?

Lasterketa oso oso oso azkarra eta gogorra izan zen gainera horri beroa gehitu behar diogu. Horregatik, orain arte egin dudan lasterketa guztietatik hau gogorrena izan dela aitortu behar dut.

Euskadiko txapelketan ere ibili zara, ezta?Bai Ze postu lortu zenuen?

Egun horretan ez nintzen fisikoki topera egon eta hori dela eta, azkenean zortzigarren postua lortu nuen. Behintzat Euskadiko kopa irabazi dut

Zer nabarmenduko zenuke txapelketatik?

Ba arreta deitu zidan ondo egon ez arren, lasterketa ona egitea lortu nuela.

Postu onak lortzen dituzun lehen urtea izan da?

Ez. Aurreko urtean Arabako itzulian zenbait garaipen lortu nituen.

Sekreturik daukazu lehiatzerako orduan?

Ez dago sekreturik, jartzen duzun esfortzua eta ilusioa irabazle egiten zaitu.

Entrenamendu gogorrak egiten dituzu?Nolakoak dira normalean?

Nire aitak esaten didanaren arabera entrenatzen dut. Entrenamendu bakoitza ezberdina izan daiteke, betiere, zer nagoen prestatzen baldintzatzen du entrenamendua.

Noiz hasi zinen txirrindularitzan?Zergatik?

12 urte nituenean hasi nintzen eta egia esan nire aitari esker izan zen, berak transmititu baitzidan txirrindularitzaren pasioa.

Zelan ikusten duzu zure etorkizuna?

Buff, nik ezin dut horri buruz ezer esan. Denbora pasa ahala ikusiko dugu zer geratzen den etorkizun batean.

Zer gustatuko litzaizuke?

Txirrindulari guztioi bezala profesionala izatea.

Zer da txirrindularitzatik gehien gustatzen zaizuna?Eta gutxien?

Jende eta leku berriak ezagutzea da kirol honetatik gehien gustatzen zaidana. Gutxiena, ordea, neguan entrenatzea, oso gogorra baita.

Zein da zure txirrindularirik gustukoena?Zergatik?

Mark Cavendish da gehien gustatzen zaidan txirrindularia. Izan ere, berak txirrindulari batean gustatzen zaizkidan nolakotasun guztiak ditu. .

Orain Frantziako Tourra da, zure ustez nork irabazik du?

Nire gustukoa izan ez arren, Froomek irabaziko duela uste dut. Oso gogor dabilen txirrindularia da eta ez dut uste arazoak izango dituenik irabazteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide