Hurrengo denboraldiari begira, Amurrio Klubak, jada eraberritze egin ditu. Baja batzuk ere izan ditu. Javi Pereda da talde tekniko berriaren burua.
Jokalari gehienak eskualdekoak dira, baina batzuk inguruetako herritakoak ere badira. Guztiei esker, taldearen helburua 3. mailara salto egitea izango da.
Hauek dira klubaren eraberritzeak:
-Eneko Banderas Nuñez (26-2-1996): Laudioko eskumako hegalekoa. Amurrio klubarekin jarrian igaroko duen 5. denboraldia izango da. Horri Amurrio B-an jokatutako beste bi denboraldi gehitu behar zaizkio.
-Unai Galdos Larrondo (23-08-91): Orozkoko zentrala. Amurrio Klubean egingo duen 2. denboraldia izango da, baina aurretik Amurrio B taldean aritu da denboraldi batzuetan.
-Ander Benito Sasiain (01-11-90): Amurrioko zentrala. Amurrio Klubean egingo duen 3. denboraldia izango da. Aurretik denboraldi bat eman ditu aurreko etapan. Gainera, Amurrioko oinarrizko futbolaren kategoria guztietatik pasatu da.
Bajak ere egon dira klubean
Gaizka Ruiz, Guillermo Gomez (Somorrostro), Gorka Martínez, Asier Pérez de Otazu, Julen Axpe, Eneko Eguren (Elgorriaga), Jonatan Lomba (Elgorriaga), Ibón Alonso, Jon Ibarrondo (Baskonia B), Aritz Requejo (Santurtzi), Andoni Llano, Gorka Oribe (Santutxu) eta Raúl Álvarez (Barakaldo) dira kluean jarraituko ez duten jokalariak.
Hurrengo egunetan klubean fitxaketa berriak eta eraberritze gehiago egingo dituela iragarri du.