Udalak irailean irekiko du egungo erabiltzaileek udal baratza zein luberritzeen eskaera berriztatu ahal izateko epea.
Horretarako lur horiek erabiltzen jarraitu nahi dutenek, Udaleko Erregistro Nagusira jo beharko dute. Epearen barruan eskaera orriak betetzen ez duenak lurrik gabe gera daiteke.
Hilerri inguruko baratzeen ura, inguruan dagoen zundaketan bildutako urtegiaren aukeren arabera eta baldintza meteorologikoen arabera ari da banatzen. Eskuragarritasun hori urte sasoiaren arabera aldatzen da.