Artzain eguneko azokan zein txapelketan parte hartzeko izen ematea irailaren 22 arte egongo da zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno 2015ko uzt. 31a, 16:51

Aurten XXII. Artzain Eguna ospatuko dute Amurrion. Irailaren 27an izango da eta bertako azokan edo arraza latxako ardi-azienda txapelketan parte hartu ahal izateko izen ematea irailaren 22 arte egongo da zabalik.

Probintziarteko txapelketa izango da eta horregatik Arabako zein Urduña edo Orozkoko ganaduzaleentzako dago egina.

Herri bazkaria

Beste urte batzuetan bezala, bazkari herrikoia egongo da eta tiketak irailaren 14tik aurrera jarriko dira salgai Amurrioko udaletxeko Turismo Bulegoan. Tiketek 16 euroko prezioa izango dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide