"Venezuelan paisaien irudiak eta argazki sozialak egiten nituen"

Erredakzioa 2015ko abu. 3a, 11:00

ENGELBERT RESTREPOk (Venezuela, 1981) "Amurrioko nire bazter gogokoena" lehiaketa irabazi du. Epaimahaiaren saria lortu du eta argazkiekin daukan harremana azaldu du.

Nola sentitzen zara lehiaketa irabazi ostean?

Ez nuen uste hain serioa izango zenik. Iragarkia ikusi eta izena eman nuen Amurrioko hainbat argazki nituelako. Ez nintzen argazki gehiago egitera atera, egindako argazkien artean hautatu nituen.

Lehiaketaren izaerara egokitzen ziren 5 argazki aukeratu nituen. Bakoitzari izenburua jarri nien eta bidali nituen.

ENGELBERT RESTREPOk (Venezuela, 1981) "Amurrioko nire bazter gogokoena" lehiaketa irabazi du. Epaimahaiaren saria lortu du eta argazkiekin daukan harremana azaldu du.

Nola sentitzen zara lehiaketa irabazi ostean?

Ez nuen uste hain serioa izango zenik. Iragarkia ikusi nuen eta izena eman nuen Amurrioko hainbat argazki nituelako. Ez nintzen argazki gehiago egitera atera, egindako argazkien artean hautatu nituen.

Lehiaketaren izaerara egokitzen ziren 5 argazki aukeratu nituen. Bakoitzari izenburua jarri nien eta bidali nituen.

Argazki errazak dira, ni argazki-zalea besterik ez naiz.

Zergatik zenituen lehiaketan aurkeztutako argazkiak?

Amurrioko argazkiak ziren eta nik gogoko ditudan txokoen irudiak ziren.

Ondo sentiarazten ninduten uneetan hartu ditut. Leku horietan egon nintzen eta uneak jaso nituen sakelakoan edo argazki makina batekin.

Apur bat landu nituen baina sakelakoan bertan.

Zergatik gustatzen zaizu Amurrioko argazkiak egitea?

Honek ez du zerikusirik Venezuelan ikusitakoarekin nire bizitza osoan. Bizitza osoa Venezuelan eman dut barrualdeko herri batean eta bertan oihana oso basatia da.

Bertako eremu naturalek irisgarritasun gutxi daukate edo animali basatiz eta pozoitsuez beteta daude edo zingiratsuak dira...

Zaila da disfrutatzea eta hemen aldiz paseo bat ematera atera zaitezke eta mendia ikusi. Edo baso batean sartu beldur barik, arazorik gabe, prestatutako bideetatik. Gainera, herriak hori uztartzen du hirigintza aproposarekin, bankuak eta plazak baitaude eta berehala mendira joan zaitezke.

Bestalde, hemengo landareak erabat ezberdinak dira eta horrek ere harritzen nau.

Hirigintza ere oso gogoko dut. Oso ezberdina da, nire herrikoa oso arina da eta ez dago batere egituratuta. Hemen hirigintza askoz gehiago zaintzen dute.

Orduan Venezuelan ez zenuen argazkirik egiten?

Bai, jakina, baina hemen ezberdintasuna sumatzen dut. Venezuelan argazkietan jasotzen nuen gogoko nuena eta hemen islatzen dut niretzat ezberdina dena: txokoak, formak, koloreak... argia ere ezberdina da.

Adibidez, 19:00etako argia ezberdina da urteko sasoi ezberdinetan. Nire herrialdean argitzen eta iluntzen du egunero ia ordu berean.

Hemen ez, hemen udan 21:00etan oraindik argia egon daiteke. Eta ordu horretan gauzak ezberdinak dira, ezberdin ikusten dira...

Eguraldia ere ezberdina da. Venezuelan inoiz ez nuen elurra ikusi eta hemen ikustean eta paisaia elurtuta ikustean argazkiak egitera bultzatuta sentitzen naiz.

Venezuelan zer argazki mota egiten zenuen?

Paisaien argazki ugari egiten nuen eta argazki soziala ere. Gehienbat jendea, bere ohiturak, zer egiten zuten, zeri esker irauten zuten egunero... edo bere zorigaitzak.

Abeltzainak edo arrantzaleak jasotzen nituen argazkietan edo ume txiroak. Azken hauek nahiz eta pobrezian bizi zoriontasun eta zintzotasun aztarna ugari zituzten eta komunikatzen zituzten. Ez zituzten jostailurik baina makil bat haientzat oparia zen eta bistakoa zen disfrutatzen zutela. Horrelako uneak islatzen saiatzen nintzen.

Pertsona nagusiak ere jasotzen nituen argazkietan. Venezuelan ez dago nagusientzako egoitzarik eta bakoitzak ahal duen moduan zaintzen ditu. Batzuetan oso egoera tristeetan, mediku laguntzarik gabe...

Errealitate horiek islatzen saiatzen nintzen baina zale moduan, ez erakusteko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide