Eusko Jaurlaritzak hirugarren urtez landa-lanak antolatu ditu Tertangako irin-errota zaharberritzeko. Uda honetako lanekin bukatuko dute errota eta bere ingurua leheneratzen. Horretarako boluntarioz osatutako bi gazte talde hurbildu dira eta hurbilduko dira Tertangara.
18 eta 26 urte artekoak dira proiektu honetan parte hartzen duten gazteek. Aurten bi txanda egingo dituzte. Bata jada, hasi dute eta uztailaren 30ean bukatuko da. Bestea, ordea, uztailaren 31n hasi eta abuztuaren 14an bukatuko da. Guztira 40 gazte arituko dira lanean.
Aurtengo eginbeharrak
Aurten lan gogorra izango dute gazteek: eraikinaren fatxadak berritu, ura bildu eta biltegiratzeko hormak eraberritu eta berria egin eta bukatzeko, eraikinaren inguruko sastrakak moztu, garbitu eta eremua egokitu.