Iñaki Plazak sortutako Amurrioko Jaien abestia entzungai

Erredakzioa 2015ko uzt. 28a, 12:20

Amurrioko udalak Iñaki Plaza musikariarekin harremanetan jarri zen trikitilariak Amurrioko Jaien abestia egin zezan.

Iñaki Plazak melodia sortu zuen eta Izar Mendiguren bertsolariak kantuaren hitzak asmatu zituen.

Amurrioko Jaiak heltzear daude eta gaur bertan udal ordezkariek zein Iñaki Plazak aurkeztu dute abestia.

Amurrioko udalak Iñaki Plaza musikariarekin harremanetan jarri zen trikitilariak Amurrioko Jaien abestia egin zezan.
Iñaki Plazak melodia sortu zuen eta Izar Mendiguren bertsolariak kantuaren hitzak asmatu zituen.
Amurrioko Jaiak heltzear daude eta gaur bertan udal ordezkariek zein Iñaki Plazak aurkeztu dute abestia.
Udalaren asmoa da amurrioarrek abestia ikastea eta jaietan kantatzea. Horretarako tabernetan banatuko dituzte Cdak eta ahal duten neurrian zabalduko dute.
Hauek dira kantuaren hitzak:

Zu zeu jaia!

Itzuli da Iguarrako

plazara aire freskoekin,
oinak lurrean egizu
jaietan hegan gurekin!


Jai koadrilak, auzolana, festa,
zahar, mutil, haur, neska!
Egun zein gau, adarra denok joz
poza piztuz le(he)rtu da festa!


Zu zeu zara Amurrioko Jaia!
Zuk egiten duzu herri
hau anitz eta alaia!
Zu zeu zara Amurrioko Jaia!
Gozatzeko elkarrekin
Iritsi zaigu garaia!


Musikarekin mingaina
eta gorputza dantzatu,
errespetatuz elkarri
herri ta irriaz gozatu!




LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide