Irailak 14 izango da Amurrioko Pelotazale Elkartean izena emateko azken eguna. Ordura arte, izena emateko epea zabalik egongo da.
5 urtetik 14 urte bitarteko haurrek eman dezakete izena, hau da, aurre benjaminetatik infantilak arte. Eskupilota zein pala lantzen du elkarteak, beraz, bietako edozein kiroletan eman daiteke izena.
Matrikulak astelehenetik ostiralera frontoian egin beharko dira. Hauxe da ordutegia: 10:00-13:00 eta 16:00-22:00. Horrez gain telegçfono zenbaki honetara ere deitu daiteke: 945 89 02 01 (Joseba).