Uztailaren 24a arte Oporretan ere Euskaraz Programa egiten ari dira Amurrion. Guztira 208 umeek, 18 begiralek, 2 zuzendarik eta 2 praktiketako 2 lagunek parte hartzen dute programan. Amurrioko Udaleko Euskara Batzordeak antolatzen ditu udaleku antzeko hauek.
Umeak goizeko 10:00etan hasi eta 13:30tan bukatzen dituzte ekintzak. Euskaraz egiten dira ekintza guztiak, hala nola, kirola, igerilekuetako animazio ekintzak, abestiak irteera txikiak, eskulanak, txangoak...
Bloga
Oporretan ere Euskaraz Programako partaideen, guraso eta senideei informazioa eta oharrak emateko blog bat sortu dute.. Blogaren helbidea hurrengoa da: http://oporretan ereeuskaraz.wordpres.com/.