Gaur eta uztailaren 26an Amurrioko udaletxearen kanpoko aldean banatuko dituzte Atzoko Gazteen eguneko bazkarirako gobidapenak. Beste behin ere, abuztuaren 13rako, “Villa de Amurrio” elkarte familiarrak bazkaria antolatu du eta.
Gonbidapenak lortu ahal izateko Amurrion erroldatuta egotea beharrezkoa da eta 65 urte baino gehiago izan. Bazkariaren egunean gonbidapena erakustea beharrezkoa izango da, beraz, gonbidapena lortzea garrantzitsua da.
Partaidetza handitu nahi dute eta horregatik laguntza eskainiko dute. Hala nola, garraio zerbitzua mugikortasun arazoak dituztenentzat eta bazkaria egiten den bitartean medikua eta anbulantzia egongo da.
Gonbidapena lortzeko datak eta ordutegiak
Uztailaren 24an, ostirala, 19:00etatik 21:00ak arte egongo dira antolakuntzakoak gonbidapenak banatzen. Igandean, ordea, goizean egingo dute, 11:30etatik 14:00ak arte, alegia.