"Helburu nagusia Larrinbeko jaiak mantentzea da pertsona guztientzako ekintzak prestatuz eta giro polita sortuz"

Erredakzioa 2015ko uzt. 23a, 08:33

ANDONI SARATXAGA DE ISLA (1986, Amurrio) amurrioarra da baina txikia zenetik Larrinbeko jaiak gertutik bizi izan ditu aitari esker. Orain bertan bizi da eta Altarraketa Kultur Elkarteko kidea da. Talde horrek Larrinbeko jaiak antolatzen ditu eta horren inguruan mintzatu da Andoni.

Nork antolatzen ditu Larrinbeko jaiak?

ANDONI SARATXAGA DE ISLA (Larrinbe) Altarraketa Kultur Elkarteko kidea da. Talde horrek Larrinbeko jaiak antolatzen ditu eta horren inguruan mintzatu da Andoni.

Nork antolatzen ditu Larrinbeko jaiak?

Larrinbeko jaiak 2009tik hona, Altarraketa Kultur Elkarteak antolatzen ditu. Elkarte honetan Larrinbeko hainbat boluntario gaude murgilduta eta gure esku dagoen guztia egiten dugu, bai Santiagoko (Uztailak 24 eta 25ean), bai San Mameseko (Abuztuak 7) jai paregabeak antolatzeko.

Zein da jaien filosofia eta helburua?

Gure helburu nagusia Larrinbeko jaiak mantentzea da, hori bai, pertsona guztientzako gustukoak izan daitezkeen ekintzak prestatzen eta giro polita sortzen saiatzen gara.

Zein da aurtengo egitaraua?

Uztailaren 24an hurrengoa egingo da:

19:30; Larrinbeko mus txapelketaren XVI. Edizioa. (Inskripzioa 20€) Saria; Trofeoa eta bildutakoaren % bat.

23:30; Suziriak Larrinbeko jaiei hasiera emateko.

00:00; Dantzaldia LISKER taldearekin. (Atsedenaldian igel txapelketa inskripzioa 3€)

Eta uztailaren 25ean:

11:30; Kanpai errepika.

12:00; Meza Santua Santiago Apostoluaren ohorez.

20:30; GORRITI eta bere animalien erakustaldia.

Jarraian dantzaldia DJ XAIBORekin

San Mameseko jaiei buruz askorik ezin dut esan momentuz programa lantzen murgildurik gaudelako baina giro ezin hobeaz disfrutatzeko aukera izango dugula ziur nago.

Jende askok ez du Larrinbe ezagutuko, nola aurkeztuko zenuke?

Larrinbe herri txiki eta berezi bat da. Aiaran murgilduta Amurrio eta Lezama artean aurkitu dezakegun herria, hain zuzen. Herrian ez gara 300 pertsona baina gehiago hainbat auzoetan banaturik.

Auzo horiek hain zuzen ere Larrinbeko altxorrak dira. Bertatik paseoak ematen leku ikusgarriak aurkitu ditzakegu, inguru izugarriak ezagutu eta zelan ez, jai polit batzuetaz gozatu dezakegu ere. Baina Larrinbek altxorrik badauka, hori bere jendea da.

Ba al dago jaietan egiten duzuen ekintza esanguratsurik? Nolakoa izan da jaien bilakaera? Beti izan dira antzekoak?

Jaiak gurekin batera aldatzen joan dira. Elkarteko nagusiei entzunez gero, zonaldeko erreferente ziren antzina eta hainbat eguneko iraupena zuten.

Gaur egun aldiz, azken urteotako programa mantentzen eta pixkanaka zabaltzen joan gara. Iaz adibidez Liskerren dantzaldiaren atsedenaldian Igel txapelketa egin zen eta irabazleak bi pertsonentzako afari bat lortu zuen.

Bestalde jaien klasikoak direnak ere ditugu: Mus txapelketa, Liskerren dantzaldia, Gorriti, Umeentzako jolasak, San Mameseko erromeria eta azken urteotan gurekin egon den Dj Xaibor aurten ere izango dugu Santiago jaietan.

Krisiaren eraginak ere jasan dugu elkartean eta jasotzen ditugun diru-laguntzak murriztu dira. Amurrioko udalak urtero ematen digun diru-laguntza urtero mantendu da baina ez Larrinbeko Administrazio Batzordeak ematen diguna.

Diru-laguntza hau 2012an eten zen eta aurten berriro jasoko dugu akordio batera heldu eta gero.

Zerbait gehitu nahi baduzue.

Altarraketa Kultur Elkartea 2009an eratu zen, baina 1970 urtetik gutxi gora behera “Larrinbeko Jai Batzorde” bezala Larrinbeko jaiak prestatzen hasi ziren eta izan zirelako, gara eta horregatik eskerrak eman nahi nizkieke egin zuten lanagatik eta oraindik ere horietariko batzuek egiten duten lanagatik.

Bukatzeko, momentu on bat pasatu nahi baduzue, Larrinbeko jaietara hurbiltzera animatzen zaituztet, bertan umeekin giro onean arratsalde bat pasatzeko edota koadrilarekin egongo den musikarekin dantzatzera.

Anima zaitez eta etorri Larrineko jaietara!

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide