Arabako Aldundiko Gizarte Sozial Sailak eta Ongizate Sozialeko Foru Institutuak abian jarri dute minusbaliotasunen bat duten pertsonentzako laguntzak eskatzeko deialdi publikoa.
Helburu ezberdinak ditu deialdi honek: pertsona horien bizi kalitatea hobetzea, haien beharrak asetzea, haien autonomia handitzea, gizarteratzea... Horretarako diru-laguntza emango zaie, beti ere pertsona hauen minusbaliotasun maila kontuan hartuta.
Eskaera egiteko epea
Irailaren 4an bukatuko da diru-laguntza hau eskatzeko epea. Horretarako Amurrioko Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzu Sailera jo beharko dute interesdunek. Bertan informazioa gehiago ere egongo da eskuragarri.