Hauteskunde sindikalak egin dituzte Tubos Reunidos enpresan eta ELAk lortu du nagusitasuna 9 ordezkari eskuratuz.
CCOOk bere 3 batzordekide mantendu ditu eta gainerakoek ordezkariak galdu dituzte.
UGTk 5 ordezkari izango ditu, LABek 3 eta VTRk bakarra.
Bozen ehunekoa horrela banatu da; ELAk %44,06 eskuratu du, UGTk %21,86, LABek %13,13, CCOOk %12,97 eta VTRk %7,97.
ELAk gorakada nabarmena izan du eta gainerako erakundeek neurri batean edo bestean bozak eta ordezkariak galdu dituzte -CCOO salbu-.
Aipatu behar da Tubos Reunidos enpresak langile gutxiago dituela eta horrek ordezkarien kopuru mugatu duela. 23 ordezkari ziren 2011n eta orain 21 dira.