"Aurten, 240 partaidetik, 11 moto-pilotu heldu ginen helmugara"

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno 2015ko uzt. 19a, 16:10

ALEX HIDALGO (1988, Amurrio) motorrean ibiltzen den gaztea da. Bera enduro eta cross countrya egiten du eta Gordexola Xtrem txapelketako garailea izan da aurten. 

Lehenik era behin zorionak Gordexola Xtrem-en lortutako garaipenagatik. Zer sentitu zenuen lehen postua lortu zenuenean?

Mila esker. Zoriontasun handia sentitu nuen irabaztean, eta nire moto klubeko partaide eta lagunak han ikustean. Hala ere, hasieran ez nuen sinesten lortutako garaipena.

ALEX HIDALGO (1988, Amurrio) motorrean ibiltzen den gaztea da. Bera enduro eta cross countria egiten du eta Gordexola Xtrem txapelketako garailea izan da aurten. 

Lehenik era behin zorionak Gordexola Xtrem-en lortutako garaipenagatik. Zer sentitu zenuen lehen postua lortu zenuenean?

Mila esker. Zoriontasun handia sentitu nuen irabaztean, eta nire moto klubeko partaide eta lagunak han ikustean. Hala ere, hasieran ez nuen sinesten lortutako garaipena.

Zer nolako txapelketa da Gordexolakoa?

Gordexola Xtrem Espainiako enduro txapelketen artean hoberena da, jende mordoa mugitzen duen txapelketa da. Espainiako eta alboko herrialde askotako jendea etortzen da parte hartzera.

240 parte hartzailetatik bakarrik 11 heldu ziren azkeneko helmugara. Hain gogorra al da txapelketa?

Txapelketa oso gogorra da, batez ere fisikoa. Aldaka gora eta behera momentu oro, harriak, lurra oso lehorra...pilotua asko nekatzen da. Baina, esfortzuak pena merezi du.

Zuretzat zer nolako esperientzia izan da?

Nire hirugarren Gordexola Xtrem txapelketa da. 2013an ez nintzen helmugara heldu. 2014an, 190 partaide atera ziren irteeratik, baina 8k bakarrik amaitu zuten lasterketa. Ni 7. postuan geratu nintzen.

Aurten, 240 partaidetik, 11 heldu ginen helmugara. Oso ondo prestatu naiz fisikoki aurten. Helmugara lehenengoa ailegatu nintzenean ez nuen sinesten, oso pozik sentitu nintzen.

Txapelketa hau jende askori eskertu behar diot: publiko izugarriari, ukracing moto dendari, txapelketako leku askotan laguntzeagatik, eta nire moto klubari. MILA ESKER!

Beste urte batzuetan oso ondo aritu zara Euskadik txapelketan. Aurten?

Aurten Euskadiko enduro txapelketan 4. postuan noa; eta kross kountrian 3. postuan.

Normalean non dituzu txapelketak?

Txapelketak, normalean, Euskal Herrian ditut. Espainiatik ere asko mugitzen naiz, baita Portugaletik ere. Espainian enduro xtremeko txapelketak ez daude, Gordexola Xtrem eta beste bat kenduta.

Eta hemendik gertu hain leku gutxi izanda non entrenatzen duzu?

Nire entrenamenduak Euskal Herriko motokros zirkuitu askotan egiten ditut, abiadura lantzeko. Gordexolan ere entrenatzen dut, teknika lantzeko.

Ni Amurrion bizi naiz, baina ezin dut hemendik entrenatu, udaletxea debekatu duelako. Tristea da esatea baina horrela da.

Zer nolako maila dago Euskal Herrian?

Euskal Herrian maila altua dago, baina entrenatzeko leku askorik ez dagoenez, ezin dugu gure maila igo.

Enduroan ez ezik, cross countrian ere aritzen zarela esan duzu. Azalduko diguzu zertan datzan eta enduroarekin zer ezberditasun dituen?

Cross countria erresistentziako txapelketa da, zirkuitu itxi batean egiten dena. Bi orduko txapelketa da, eta bira gehien egiten dituena denbora tarte horretan irabazten du. Enduroa, aldiz, mendi zabalean egiten da. Mendiko puntu batean tramu bat markatzen da, eta hor erlojuaren kontra jokatzen dugu. Denbora gutxien lortzen duena irabazten du.

Zuretzako zer da gogorragoa?

Nik enduroa nahiago dut, gogorragoa izan arren entretenigarri eta politagoa delako.

Zenbat urte daramatzazu motorrean ibiltzen? Eta lehiatzen?

Motorrean ibiltzen 7 urte daramatzat. 20 urterekin, nire lehen soldatarekin, lehenengo motorra erosi nuen. Lesio ugari eta gogorrak eduki nituen. Sei hilabete ezer egin gabe eta motorra berriz hartu nuenetik lehiatzen hasi nintzen.

Zergatik hasi zinen?

Motorra gidatzen hasi nintzen, nire lagun batengatik. Bere anaia lehiatzen ikusi nuen, ikustera joan nintzen eta momentu horretan gustatu zitzaidan. Eta hortik aurrera nire jobia bihurtu zen.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide