San Roke auzoak Olarriko Santa Marina ospatuko du igandean. Hori dela eta, hainbat ekintza antolatu dituzte auzokoek.
Jaialdia goizeko 12:30ean hasiko da meza bat eginez. 13:30tatik aurrera Txapela jaurtiketa txapelketaren XVI.edizioa egingo dute. Horrez gain, 14:15ean kofradia bazkaria izango dute. 12 euro balioko du bazkarirako tiketak. 16:30ean Mus, Tute, eta Briska txapelketari ekingo diote. Ordu berean lasterketa berezia ere egongo da, izan ere arrautzak koilara baten gainean eraman behar izango dituzte partaideek lasterketa bitartean.
18:00ean Tiragoma txapelketa izango da protagonista. Gainera, aulkiekin eta baloiarekin egindako jolasak ere izango dira. 18:30etatik aurrera erromeria batek alaituko du arratsaldea. Jaiei bukaera emateko, 19:30ean. txokolatada bat egongo da