Korterrazako jaialdiaren hainbat emanaldi izango dira Amurrion uztailaren 16 eta 17. Baina, horrez gain, beste bi film eskainiko ditu Udalak, Laboral Kutxak eta Diputazioko Euskara sailak sustatutako ekimenak uztailaren 28 eta 30ean.
“La Isla Minima” izango da uztailaren 28an proiektatuko duten filma. Gainera Mercedes Leon antzezlea hurbilduko da Amurriora, aurtengo Goya Sarietara izendatu zuten "La isla mínima" pelikulari esker.
30ean, aldiz, “Tom txiki eta ispilu magikoa”ren txanda izango da. Biak Juan Urrutia Plazan izango dira gaueko 22:00ean.
Korterraza jaialdia
Amurrion, Artziniegan eta Okondon izango da Korterraza jaialdia. Arabako pelikula laburren jaialdiak 6 egunetan eskainiko ditu filmak. Proiekzio guztiak kalean izango dira.
Amurrion uztailaren 16 eta 17an egingo dute. Juan Urrutia plaza erabiliko dute horretarako eta gaueko 22:00ean hasiko dira emanaldiak. Eguraldi txarra egitekotan San Anton plaza erabiliko dute. Guztira, genero ezberdineko 20 film laburrek parte hartuko dute.