Arabako Foru Aldundiaren Ingurumen Sailak Puntu Berde Mugikorra antolatu du hondakinen birziklatzea errazteko Amurrioko udalerrian izango da, beraz, uztailaren bigarren hamabostaldian
Puntu Berde Mugikorrak etxeko hondakinak jasotzen ditu Aiarako Koadrilan. Zerbitzua eskainiko den tokietan kartel batzuk jarriko dituzte jendea hondakinak kudeatzen has dadin. Kartelek hondakinak jasotzeko egunak eta orduan zehaztuko dute.Bi orduz geratuko da bilketa-puntu bakoitzean, kartel iragarlearen ondoan, puntura hurbiltzen diren erabiltzaileek ekarritako hondakinak jasotzeko, informazio-orriak banatzeko eta zalantzak argitzeko.
Zerbitzuak bilduko dituen hondakinak
Motor-olioa, hondakin elektriko eta elektronikoak (elektrotresna txikiak), bideo-zintak, kaseteak, CDak, belar eta intsektu-hiltzaileak, erradiografiak, bonbillak/fluoreszenteak, pneumatikoak, automozio iragazkiak, izotz-kontrakoak, balazta-likidoa, pintura eta disolbagarriak, hondakin metalikoak, tonerra eta hondakin informatikoak, bonbona eta su-itzalgailu hitsak eta bateriak. Hondakin guztiek etxean sortutakoak izan behar dute.
Herrien datak eta orduak
Uztailak 16: Tertanga (13:00-15:00), Delika (15:00-17:00) eta Artomaña (17:00-19:00).
Uztailak 17: Saratxo (13:00-15:00).
Uztailak 18: Lekamaña (13:00-14:00).
Uztailak 31: Baranbio (13:00-15:00), Larrinbe (15:00-17:00) eta Lezama (17:00-19:00).