%2an jaitsi dute soldata alkateak eta alkate ordeak

Erredakzioa 2015ko uzt. 9a, 08:14

Asteartean egindako udal osoko bilkuran alkatearen, zinegotzien eta alderdien ordainsariak landu ziren eta beste hainbat herritan bezala -Artziniegan, Laudion eta Okondon, adibidez- eztabaida piztu zen horren inguruan. Proposamenak aurrera egin zuen EAJ, PSE-EE eta PPren babesari esker.

Asteartean egindako udal osoko bilkuran alkatearen, zinegotzien eta alderdien ordainsariak landu ziren eta beste hainbat herritan bezala -Artziniegan, Laudion, Okondon, adibidez- eztabaida piztu zen horren inguruan. Proposamenak aurrera egin zuen EAJ, PSE-EE eta Ppren babesari esker.

% 2ko jaitsiera

Josune Irabien alkateak eta Txerra Molinuevo alkate ordeak % 2an jaitsi dute bere soldata. Aurreko legealdian alkateak % 10ean murriztu zuen bere ordainsariak eta alkate ordeak, aldiz, % 37.

Indarrean dagoen legealdian alkateak 61.981,71 euro kobratuko ditu eta alkate ordeak 39.507 euro.

Neurri populista

Amurrio Guk Baik taldeak populistatzat jo zuen jaitsiera eta Amurrio Orainek azaldu zuen beraiek hauteskundetan gehiago murriztearen alde zeudela, 48.000 euroko muga jarriz. EH Bilduk adierazi zuen soldata garrantzitsua izanik ere, ordezkarien dedikazioa eta eraginkortasuna inportanteagoa dela.

PSE-EE eta PPk alkateak egindako proposamenarekin bat egin zuten. Josune Irabienek gaineratu zuen lotsagarria dela alkate batek bere soldata justifikatu behar izatea eta nabarmendu zuen badela garaia administrazioak soldata zehaztu dezan horrelako eztabaidak ekiditeko.

Alderdi eta zinegotzien ordainsariak

Asteartean onartutako proposamen harira hurrengoak izango dira zinegotziek izango dituzten ordainsariak, bakoitzeko 12 besterik ez dute kobratuko urtero:

-Tokiko Gobernu Batzordean parte hartzeagatik, 151,44 euro.

-Batzorde informatiboa lehendakaria izan gabe, 131,75 euro

-Bazorde informatiboa lehendakaria izanik, 457,56

-Udal osoko bilkuran parte hartzearen truke, 191,44 euro.

Horretaz gain, ordezkaritza duen talde bakoitzak 600 euro kobratuko ditu hilero eta zinegotzi bakoitzeko 185 euro.

Udal osoko bilkurak hilero

Aurreko legealdian Tokiko Gobernu Batzordeak hainbat eskumen izan zituen eta honetan bakarrik kontratazioena izango du.

Udal osoko bilkura izango da eskumen gehien izango duen atalak. Horregatik bi hilean behin egin ordez, hilero egingo dituzte.

Tokiko Gobernu Batzordeak osaketa zabala izango badu ere -EAJk bi ordezkari izango ditu eta EH Bilduk, Orain Amurriok, PSE-EEk eta PPk bana- Amurrio Guk Bai taldeak eskatu zuen bertan parte hartzea lekuko moduan gutxienez.

Partaidetza

Elkarte eta norbanakoen partaidetza udal osoko bilkuran eztabaidagai ere izan zen. Alkatetzaren proposamenak -onartutakoa, alegia- ez du jasotzen herritarren ekarpenak aktan agertu behar diren.

Oposizioko zenbait taldek azpimarratu zuten herritarrek parte hartzeko aukera izan beharko lukete. Hala ere, idazkariak gogoratu zuen legeak ez duela hori onartzen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide